XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun dagoen erizpidea hau da: 40 urtetik beherako pertsonak, eta azido urikoa 9 mg-tik gora dutenak tratatzea komeni da, kardiopatia iskemikoa eta gota urikoa jasateko duten arrisku altuagatik.

Hiperurizemia duten pertsonetan, baina 40 urtetik gorakoak badira, batez ere emakumezkoak direnean, edo bestetik 9 mg-tik beherako azido urikoa duten gizonezkoetan ez da frogatu gaixo hauek tratatzeak beren azido urikoa hobetzen duenik.

JAN-NEURRIA Jan-neurriak jokatzen duen papera laguntzaile edo osagarria da, ez nahitaezkoa.

Hala ere badu bere garrantzia zeren eta herri baten elikadura-ohituren arabera azido urikoaren maila edo kopuruak altuagoak edo baxuagoak izango bait dira.

Gaur egun jan-neurriari ez zaio garai batean ematen zitzaion adina garrantzia ematen.

Baina, gogoratu beharra dago elikagaiak eskasak direnean (gerrateak, gosealdiak, hondamendiak, etab.), eritasunaren intzidentzia asko jaisten dela.

Lehen aipatu dugu jan-neurri egokia hezueri-erasoa bitartean arrautzez eta esnez soilik osatutakoa dela.

Baina jan-neurri murritz honen egitekoa erasoa bitartean soilik gertatzen da, ez eritasunik ikusten ez denean.

Jan-neurriari dagokionez, bi xehetasun aipatu behar dira: baraua eta alkohola baztertu behar dira guztiz.

Gaixo gotosoak erasoa izateko modurik onena baraurik uztea eta alkohola edatea litzateke.

Emakumezkoek odolean azido urikoa gizonezkoak baino dexente baxuagoa dute (3,5-3,9 mg emakumezkoak, 4,5-5,9 mg gizonezkoak) eta 50 urte ingurura iristean (menopausia ondoren) bakarrik igotzen da, gizonezkoena iritsi gabe hala ere.

Horregatik 50 urtetik beherako emakumezkoetan azido urikoaren maila eskatzea, gizonezkoetan haurdunaldiaren testa egitea bezala litzateke.

Gizakiak eta zenbait primatek, oraindik oso argi ez dauden arrazoiengatik, beren eboluzioan zehar urikasa izeneko entzima galdu egin dute.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Zirkulazio arteriala geratu eta erasana izateagatik bihotzean sortzen den egoera, eritasuna.

URIKASA Ugaztun askotan aurkitutako entzima, ez gizakian ordea, azido urikoa alantoina bihurtzen duen prozesu metaboliko luze eta konplikatua katalisatzen duena.

IRAZPENA Likido bat, filtro edo iragazki batean zehar pasa ondoren, garbitu edo esterilizatzeko helburua duen prozedura.

HIPNOGRAMA NORMALA / ORDUAK / Bigilia / Fasea / urte / mm.